XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
ERITZI KRITIKOA Saizarbitoria euskal nobelagintza modernoaren etorkizunean esanahi handikoa dugu.
Ibon Sarasolak lehen euskal nobela modernoa
deitzen du
Txillardegi baino askoz aurrerago, edo behintzat beste bide batetik dihoa nobela-berritzearen lan honetan.
Euskal nobelagintzan ez-ohiko ikusmolde baten aurrean gaude, eta posibilitate erabat berrietara irekitzen ditu bideak.
Berrikuntza hau nabarmena da, bai forma, bai mami aldetik.
Saizarbitoria gaurko nobelagintzaren teknika berri batzuez ondo jabetua dago.
Teknika hauetako bat
Barne bakarrizketaren bitartez nobelako pertsonaiarengan sortzen diren pentsamenduak zuzenki adierazten zaizkio irakurleari, pertsonaiaren eta irakurlearen artean hurbiltasun hertsia sortzen delarik.
Horrela, narratzailea, honen bitartekotasuna, interpretazioa eta adierazpenak urrutiratu egiten dira.
Eta bakarrizketa hau ez da pentsaera logikoa.
Pertsonaiak, kontzientziak oraindik ondo kontrolatu gabeko pentsamoldeak agertzen ditu, lehen pertsonan, oraindik logikaren bidez ongi taxutu gabe.
Beste alde, gauza oso inportantea,
Oraino euskararen munduan erabili ez den moduan erabiltzen du.
Zenbait momentutan tema-nahasketa nabari da, eta elkarrizketari doinu deklamatorio oro kentzen dio, horrela elkarrizketan naturaltasun egoki bat sortuz.
Narrazio, deskripzio eta zehazketa asko kendu egiten ditu.
Ez dugu ikusten orain arteko nobeletan aurkitzen den explikaziorik: